2009 - 1 - 1
Urteari hasera ona emateko, hemen dituzue urteak urtarrilean beteko dituzten herritarren zerrenda. Ez ahaztu zoriontzea:
Francisco Aseginolaza: urtarrilaren 29an; Iñaki Auzmendi: 7an; Jose luis Beobide: 20an; Maria Cristina Elola: 11n; Xabier Gabirondo: 19an; Pedro Garaiburu: 6an; Jaione Gil: 28an; Benito Goenaga: 10ean; Juan Luis Goenaga: 9an; Gorka Goikoetxea: 1an; Igor Gorostidi: 1ean; Olatz Gorriti: 18an; Itziar Ibarbia: 16an; Isidro Iraola: 6an; Miren Jaione Iriarte: 3an; Ignacio Iruretagoiena: 13an; Andrea Leite: 8an; Bittori Letamendia: 8an; Tomas Lizardi: 30ean; Jose Ramiro Lopez: 30ean; Miren Mendiola: 10ean; Xabier Mujika: 11n; Juan Jose Olarra: 29an; Udane Ormazabal: 6an; Maria Jesus Ormazabal: 30ean; Daniel Rivas: 3 urte; Andoni Rodrigez: 24an; Imanol Urruzola: 3an; Maria Jesus Zubeldia: 12an; Maria Jesus Zubillaga: 14an; Nerea Zuriarrain: 1ean; Ainara Zurutuza: 2an;
2008 - 12 - 30
Joan den igandean ospatu zen Alkizan Gizonezkoentzat 4. Tortilla lehiaketa.
Ostatu jatetxean egin zen, eta hamabi izan ziren aurkeztutako tortillak. Igandearekin egokituta, eguerdian egin zen aurtengoan. Giro bikaina sortu zen, eta azpimarratzekoa izan zen aurtengo tortillen kalitatea, bereziki, aurkezpenari dagokionean. Ohi den moduan, epaileak emakumezkoak izan ziren.
Itxura oneneko tortillaren saria Jose Ignacio Gorostidik irabazi zuen. Tortillarik onena berriz, epaimahaikoen ustez, Mikel Lopezek egin zuen. Bigarren sailkatua Jose Ignacio Gorostidi izan zen, eta hirugarrena Riki Alfonso.
Bazkalostean Jose Ignaciori esker gaztainak izan ziren bertaratutakoentzat, inozentadarik faltatu gabe, jakina.
Arratsaldeko 5etan futbol partidua izan zen frontoian. 20 urtetik beherakoak, helduen kontra aritu ziren. Nabarmen geratu zen gazteek oraindik asko dutela ikasteko, are gehiago, helduen taldean, Gorka, Jon, Iñaki, Angel, Iker, Mertxe, Miren, Mariaje, eta beste batzuen kalidadeko jokalariak baldin badaude. Azkenean, arbitroaren laguntzarekin, noseki, hamaikana berdinduta amaitu zen partiduan, gazteen taldean helduenean baino jokalari gehiago bazen ere. Edozein erara, errepikatzeko moduko festa egin zen. Arbitroa Joxerra Hernandez izan zen.
Erdikoa da itxura onenaren saria irabazitakoa
Riki falta zen sari banaketan
2008 - 12 - 30
OHARRA
Herritarroi jakinarazten dizuegu liburutegia itxita egongo dela datorren urtarrilaren 12a arte.
2008 - 12 - 26
Bizilagun batzuen iradokizunei kaso eginez, antolatzaileek erabaki dute igandeko Tortilla lehiaketa eguerdian izango dela, eta ez iluntzean, iragarrita zegoen moduan. Ostatu jatetxean ez dago arazorik eguerdian izateko, eta hurrengo egunean lana dutenek ere eskertu egingo dute aldaketa hau. Beraz, tortillak eguerdiko 13:30etarako ekarri behar dira. Ohi den moduan, edariak eta gainerako gastuei aurre egingo zaie, bertaratzen direnek dagokien diru kopuru txiki bat jarrita.
Bestalde, diotenez, ba omen dago futbol partidu bat antolatuta, gazte eta hain gazte ez direnen artean, egun horretarako. Beraz, ez dugu berriro ere giro onik faltan izango Alkizan.
2008 - 12 - 23
Datorren astelehenean, 2008ko abenduaren 29a, gaueko 19:30ean, Alkizako Udaletxeko Pleno aretoan egingo den ohiko plenora azal daitezen honako deialdia luzatzen diet udalkide guztiei:
Bertan, besteak beste, ondoren zehazten diren gaiak aztertuko dira:
GAI ZERRENDA
1.- Aurreko bilkuretako akten onespena.
- 2008ko urriaren 28an egindako ohiko bilkuraren akta
- 2008ko abenduaren 2an egindako ohiko bilkuraren akta.
2.- Alkatetza ebazpenen berri ematea.
3.- Fakturak eta ordainketak
4.- 2008 urtean zehar irabazi xederik gabeko erakundeek aurkeztu dituzten
dirulaguntza eskaeren berri ematea.
5.- 1/2008 kreditu aldaketaren hasierako onespena, hala bada
6.- Beste batzuk
7.- Erregu, galdera eta mozioak.
Alkizan, 2008ko abenduaren 23an
Alkatea
2008 - 12 - 23
Gaur, asteartea hilak 23 jokatu da Alkizako Eskolan ohikoa bihurtu den Postre lehiaketa. Hiruhilekoari amaiera emateko giro ezin hobean egin da bazkaria herriko plazan, eguraldiak ondo baino hobeto lagunduta. Bazkari ostean egin da Postre lehiaketa. Irabazlea Amaia Ibarbia izan da. Bigarren sailkatu dena Olatz Mateos izan da, eta hirugarrena, berriz Idoia Aramendi. Ondoren, ez da kanturik falta izan, eta eguzkia ezkutatu ahala, jendea ere erreteriratu egin da. Gogoratu, bihar goizean Olentzero etorriko dela eskolara, eta jarraian, herriko etxe eta baserrietara egingo dutela buelta, euren kantuez giroa alaituz.
2008 - 12 - 23
Datorren ingandean, hilak 28 (Inuxenteen eguna) Alkizako Laugarren Tortilla lehiaketa jokatuko da. Dakizuenez, aurtengoa laugarrena izango da, 2005ean egin baitzen lehenengoa. Orduan Jose Ignacio Gorostidi izan zen irabazlea, 2006an Gillermo Otegi, 2007an, berriz, Tomas Lizardi. Irrika handia dago herrian jakiteko nor izango den aurtengo garailea, ohore handia baita Alkizako "urrezko amantala" janztea.
Ohi den moduan, epaimahaia emakumezkoez osatua izango da, eta aurten ere, iaz bezala, Itxura oneneko tortillak sari berezia izango du. Azkenik, gogoratu tortillak etxetik ekarri behar direla eginak, arratsaldeko 8etarako, Ostatu jatetxera. Ez da, jakina, saririk faltako.
Lehiaketa iragartzen duen txartela
2008 - 12 - 20
Kaixo: Berriro ere saharar herriaren inguruan hitz egiteko jartzen gara harremanetan zurekin.
Urtero bezala, abendu eta urtarrilean "Piztu itxaropena" izenez ezagutzen den kanpaina jartzen da martxan. Jada jakina denez, kanpaina honen helburua saharar errefuxiatu kanpamentuetara eramateko elikagai bilketa burutzea da.
Horretarako, herritar guztion laguntza eske gatoz, ahal duzuen tamainan zuen ekarpena egin dezazuen, guztion laguntza behar-beharrezkoa baitute.
Aurten bilduko diren elikagaiak:
- Azukrea
- Pasta
- Lekaleak
- Atuna oliotan
- Sardinak oliotan
- Arroza
- Konpresak
Non: Udaletxean
Epea: 2009ko urtarrilaren 31
Bestalde, banaketa lanak egiteko, Saharako kanpamentuetara janaria banatzeko bigarren eskuko kamioiak erosten dira. Horrela diruz lagundu nahi duzuenontzat, bio kontu korronte hauek daude:
Euskadiko Kutxa: 3035 0080 94 0800054177
Alkizako Udala
2008ko abenduaren 19an