Aspalditik kritika ugari egin dizkiogu, baina oraingoan gure eskerrik beroenakadierazi nahi dizkiogu Elizako talde arduradunari, herriko artelan esanguratsuena berreskuratu eta Parrokian jarri duelako. Bejondeizuela herri guztiaren partetik. Ikusi nah duenak igandetako meza garaian ikusi ahal izango du edo Arduradunekin harremanetan jarriaz
LUR SAILAK ALKIZAKO UDALAREN IZENEAN EROSI AHAL IZATEKO DIRULAGUNTZAK ESKATZEKO PROIEKTUA
Herrikideok,
Azken hilabete hauetan Ernio-Gazume Babes Bereziko Eremua eta LIFE proiektua direla eta , Alkizako mendi eta basoetaz dexente hitz egin dugu, behin eta berriz bilduazherritarrak, lurjabeak, udala eta beste erakundeetako ordezkariak.
Ernio-Gazume Babes Bereziko Eremua garatuko duen dekretua finkatzeko eta onartzeko prozesua aurrera doa parte hartu zenutenak dakizuen eran. Herriko lurrak erosteko asmoa zuen LIFE proiektua ordea ez zuen lurjabeen onespenik jaso eta bertan behera geratu da Alkizari dagokion aldetik behintzat.
Dena dela, azken proiektu horren harira lurjabeekin egin ziren bileretan askotan agertu zen planteamendua izan zen lurrak Diputazioaren ordez herriko udalak erosiko balitu agian harrera hobea izan zezakeela proposamenak.
Udaletxetik erronka horri helduko geniola hitz eman genuen eta hasi gara lurrak udalaren izenean erosteko egon daitezkeen dirulaguntzak arakatzen. Lehenengo saioa egiteko irailean proiektu bat aurkeztu beharko genuke eta horretarako ezer baino lehen jakin behar dugu ea zein lurjabe egon daiteken interesatuta, baldintza hauetan eta ahal bada Diputazioak eskaini zuen baino salneurri hobean, beraien lurrak herriari saltzeko.
Hauxe egiteko abuztuan eta irailaren hasieran udalaren izenean bi tekniko (Alaitz edo J. Aizpurua) lurjabeei deituko diete beraien asmoen berri jakiteko.
Ohar honekin, horren berri eman nahi dizuegu eta harrera ona egin diezaiezuen eskatu.
DATORREN ASTEARTEAN, 2010eko UZTAILAREN 27an, GAUEKO 20.30 ORDUETAN ALKIZAKO UDALETXEKO PLENO ARETOAN EGINGO DEN OHIKO PLENORA AZAL DAITEZEN HONAKO DEIALDIA LUZATZEN DIET GUZTIEI
Bertan, besteak beste, ondoren zehazten diren gaiak aztertuko dira:
1.Aurreko bilkuretako akten onespena. 2010ko ekainaren 29an egindako ohiko bilkuraren akta.
2.Alkatetza ebazpenen berri ematea.
3.Fakturak eta ordainketak.
4.Gipuzkoako donostia Kutxak aurkeztutako altxortegiko kredituaren proposamenaren onespena, hala bada.
5.Alkizako Udalerriaran egindako ur zikinen tratamendurako araztegiaren behin-behineko errezepzioa, hala bada.
6.A.A.Z. Jaunak Urkullu etxean jardinaren egokitzapen lanak eta kanpoko terraza bat egiteko hirigintza kontsultari erantzuna, hala bada.
Udaleku irekietarako begiraleak aukeratzeko deialdia.
Aiztondo Zerbitzuen Mankomunitateak, ekainak 28tik uztailak 23 bitartean burutuko den udaleku irekietarako begiraleen hautaketa deialdia egiten du.
Baldintzak ondorengoak dira:
Alkiza, Aduna eta Larraulen erroldatuta egotea
18 urte beteak izatea edo 2010.urtean betetzea
Euskara ondo menderatzea
Azterketa teorikoa egitea
Hautaketa prozesuan baloratuko dira:
Denbora libreko begirale edo/eta zuzendari titulua
Heziketarekin zerikusia duten ikasketa, ikastaro, monografiko...
Esperientzia antzeko lanetan
Langabetu edo ikaslea izatea
Izena emateko epea: maiatzaren 21a
Azterketa eguna eta lekua maiatzaren 25a Aiztondoko bulegoetan(muñoa, kalea 36behea. Zizurkil) arratsaldeko 20:00etan
Informazio gehiagorako Tlf.: 943693930 goizez.
Larraulen izan ziren Aiztondo XIII pilotako finaletan Alkizako Aitor Sorarrain eta Mattin Gorostidi txapeldun gelditu ziren 16-05 emaitzarekin bere partidua irabaziz.