2010/2011 urterako ikastaroak antolatzeko bilera deialdia

 

 2010eko irailaren 6an arratsaldeko 17:00etan Alkizako liburutegian, egingo den bilerarako gonbidapena luzatzen dizu.

Gaia:  2010/2011 ikasturtean haurrei zuzenduriko ikastaroak.



OILATEGITIK ALDIZKARIAREN 10. ALEAREN AURKEZPENA

Gaur  abuztuak 27, iluntzeko 8.00 etan Kultur Etxean, Oilategitik aldizkariaren 10. alearen aurkezpena egingo da. Ondoren afaria izango da nahi duenarentzat.

Oilategitik Kultur Taldea.

 

ALKIZAR BERRI BAT

Uztailaren 16an Amerikako Estatu Batuetan, hegoaldean dagoen Georgia estatuan jaio zen Ohiana; Jose Vicente Herrador eta Mª Teresa Trujilloren lehen alaba. Zorionak sendi guztiari!!

LIBURU BERRI BATEN ARGITARATZEA

Itxurain Kultur-Elkarteak kaleratu berri du "Ikiliko txondorra" izeneko liburua. Txondorrari buruzko azalpen eta argazki ugarirekin. Interesatuak Alkizako "Ostatu" eta "Elizegi" tabernetan erosi dezakete 35 € tan.

FESTETAKO HERRI KIROLEN BILERA

Abuztuaren 11an asteazkena, gaueko 22.00 etan herrikoen arteko herri kirol saioa antolatzeko bilera egingo da Udaletxeko pleno aretoan. Herritar guztiak gonbidatuta zaudete bertara etortzeko.

ERRETABLOA BERRIRO ALKIZAN

Aspalditik kritika ugari egin dizkiogu, baina oraingoan gure eskerrik beroenakadierazi nahi dizkiogu Elizako talde arduradunari, herriko artelan esanguratsuena berreskuratu eta Parrokian jarri duelako. Bejondeizuela herri guztiaren partetik. Ikusi nah duenak igandetako meza garaian ikusi ahal izango du edo Arduradunekin harremanetan jarriaz

 

OILATEGIKO BILERA

Oilategitik taldeak datorren abuztuak 4, asteazkenerako bilera deialdia luzatzen dizue. Kultur Etxean egingo da gaueko 20.30 etan.

GAIA:  Bildutako artikuluak aztertu eta oniritzia ematea berriro imprentara eramateko.

LURSAILEN EROSKETA

 

 

LUR SAILAK ALKIZAKO UDALAREN IZENEAN EROSI AHAL IZATEKO DIRULAGUNTZAK ESKATZEKO PROIEKTUA

 Herrikideok,

 Azken hilabete hauetan Ernio-Gazume Babes Bereziko Eremua eta LIFE proiektua direla eta , Alkizako mendi eta basoetaz dexente hitz egin dugu, behin eta berriz bilduaz  herritarrak, lurjabeak, udala eta beste erakundeetako ordezkariak.

 Ernio-Gazume Babes Bereziko Eremua garatuko duen dekretua finkatzeko eta onartzeko prozesua aurrera doa parte hartu zenutenak dakizuen eran. Herriko lurrak erosteko asmoa zuen LIFE proiektua ordea ez zuen lurjabeen onespenik jaso eta bertan behera geratu da Alkizari dagokion aldetik behintzat.

 Dena dela, azken proiektu horren harira lurjabeekin egin ziren bileretan askotan agertu zen planteamendua izan zen lurrak Diputazioaren ordez herriko udalak erosiko balitu agian harrera hobea izan zezakeela proposamenak.

Udaletxetik erronka horri helduko geniola hitz eman genuen eta hasi gara lurrak udalaren izenean erosteko egon daitezkeen dirulaguntzak arakatzen. Lehenengo saioa egiteko irailean proiektu bat aurkeztu beharko genuke eta horretarako ezer baino lehen jakin behar dugu ea zein lurjabe egon daiteken interesatuta, baldintza hauetan eta ahal bada Diputazioak eskaini zuen baino salneurri hobean, beraien lurrak herriari saltzeko.

Hauxe egiteko abuztuan eta irailaren hasieran udalaren izenean bi tekniko (Alaitz edo J. Aizpurua) lurjabeei deituko diete beraien asmoen berri jakiteko.

Ohar honekin, horren berri eman nahi dizuegu eta harrera ona egin diezaiezuen eskatu.

 Alkizan, 2010ko uztailaren 27

Oilategitik

Erabiltzailearen login-a