San Martin izena duen Parroki-Eliza hasiera-hasieratik ikustarazten du hainbat ekinaldi izan direla etxearen eraikuntzan. Lehenik eta bat, gorpuzkera garaiegia da daukan oinplanoak eusteko. Portada ere gogoan izatekoa da arku zorrotzean zabaltzen bait da, arkibolta gutxi batzuk bakarrik apaintzen dutela. Harlanduzkoa da eraikuntza nagusiki, itxusiago eraikitako eremuak badituen arren. Dorreaeta arkupea ditu. Tenplua nabe bakarrekoada, saloi-oinekoa. Kapera nagusia dagoen tokian, zabalgunea du. Absidea zortzialdetakoa da eta parroki-eliza kanpoaldean kontrahorma trinkoak ditu, gurutze-gangen euskarri direnak bezalakoak.
Elizan obra garrantzitsuak egin zireneko lehen berria XVI. mendekoa dugu. 1596an Domingo Legarrari dei egin zitzaion eliza azter zezan eta honek pilareak kalteturik zeudela adierazi zuen. Martin Gereta eta Miranda hargin maixuak bere gain hartu zituen konponketalanak, 1598rako bukatuko zuela aginduaz. 1596ko abenduan lanak Martin Buzelagari egotzi zitzaizkion. XVIII. mendean eta Miguel Abariaren egitasmoa jarraiki egungo dorrea eraiki zen. 1706an behin bukatua zelarik, kanpandorre zaharra suntsitu zen, urteen joanak oso hondatua bait zeukaten. Eliz-gela ere garai beretsuan egin zen. Alkizako Anbrosio Bengoetxeari, eskulturgile errenazentista eta Antxietaren jarraitzaile zenari egozten zaio elizako sagrarioa egin izana. Erretaula nagusia Miguel Irazustak egin zuen 1720 eta 1747 bitartean

ZER DA TOKIKO AGENDA 21?
Inoiz pentsatu al duzu etorkizuneko Alkiza nolakoa izatea nahi duzun? Orain duzu aukera zure ideiak ezagutzera emateko eta etorkizuneko herria osatzen parte hartzeko.
Agenda 21, Alkizan aurrera eraman nahi diren ekintzak jasoko dituen plana da, baina baditu bi berezitasun:
- Herritarren artean adostutako ekintzak jasotzen ditu.
- Gure ondoren datozenei herri txukun bat uztea du helburu.
Alkizarako Herri Plan bat osatuko dugu, datozen urteetan herrian egin beharreko ekintzak zein diren erabakiz. Horretarako zure laguntza behar dugu!
ORAIN ARTE EMAN DITUGUN PAUSUAK
- Herritarrei prozesuaren berri ematea: herritarrei triptiko informatibo bat buzoneatu zaie, alkatearen eskutitzarekin batera. Gainera, herriko buzoien gelan, buzoi berde bat jarri da, norbaitek diagnostikoan sartzeko ekarpenen bat idatziz egin nahi badu, bide hori ere eskuragarri izan dezan. Zenbait bileratxotan egitasmo honen berri ematen ere saiatu gara (festa batzordeko bileran…).

-
Diagnostikoa egitea: herriaren egungo argazki bat eduki asmoz, lehenengo lana diagnostiko bat egitea izan da. Horretarako hainbat datu bildu dira udaletxetik bertatik, bai eta beste zenbait iturrietatik ere. Hala ere, beharrezkoa ikusi da diagnostiko horretan herritarren iritziak ere isladatzea. Hori dela eta, hainbat elkarrizketa egin dira.
-
Diagnostikoaren lehen zirriborroaren aurkezpena udalerrietan: aurretik aipatutako diagnostikoa udal ordezkari eta teknikariei aurkeztu zaie, bertan agertzen diren datuak egiazta ditzaten eta euren ekarpenak ere jasoak izan daitezen.
AGENDA 21EKO TEKNIKARIAREKIN HARREMANETAN JARRI NAHI BADUZU…
Herri Planaren berri gehiago jakin nahi baduzu, Garbiñe asteazkenetan izaten da udaletxean 9:00etatik 15:00etara. Gainera, ordutegi horretatik kanpo 639 439 842 telefonoan aurkituko duzu. E-mail bidez berarekin harremanetan jarri nahi baduzu berriz, agenda21@tolomendi.net helbidera bidali zure mezua.
Tokiko Agenda 21.pdf
Alkizak badu bere eskola, herria den bezalakoa noski, txikia. Baina ez horregatik eskasa. Gipuzkoako beste hainbat herri txikietako eskolen antzera, gure herriko haurrak bere giro naturalean hezten ditugu, berezkoak dituzten baloreak eta izaera indartuz. Umeak bere sentipen eta bizipenetatik ahalik eta gertuen hezteak, sekulako garrantzia du eta horretan saiatzen gara. Azkenean gure eskoletako leloak dioen bezala, eskola txikiak bizirik, herri txikiak bizirik. Herri hauetako iraupenean ezinbestekoak dira eskolak. Haurrak, gazteak bihurtzean, bere oinarrietan heziak egoteak herriaren beraren etorkizuna bermatzen du. Hala ere, ez dugu lerro hauetatik inor aspertu nahi, gurea gehiago ezagutu nahi izan ezkero, bisitarako gonbitea egina duzu. Azaldu eta gustura asko hartuko zaitugu, ikasle, irakasle zein gurasook. Gure txikitasunean, dauzkagun teknologia berrietako gela, gure irrati xumea, gure eskolako txikienek horrenbeste maite duten etxetxoa, eskolako guraso zein ikasle ohiek hainbeste desiratzen duten gabonetako bazkaria egiteko erabiltzen dugun tailerra edo, zergatik ez, gure herria ezagutzeko hainbat argibide eta ibilbide erakutsiko dizkizugu.
Zatoz, gu zain gauzkazu.





Kaixo: Ongi etorri alkizar guztioi eta txiripaz edo jakinminez, web orri honetan sartu zaren honi; eta are gehiago liburutegi sailan sartu den despistatu edo benetako irakurzale orori. Gogora ezazue liburutegia astelehen eta ostegunetan irekita dagoela, 17:00etatik 19:00etara. Gure liburutegiko eskeintza nahiko zabala da. Eleberria (nobela), entsaio, poesia, artea, ipuinak, dvd, bideozintak ... Beno, ez zaituztet aspertu nahi. Jakin ezazue liburu asko dituzuela eskura eta gustukoa topatzeko hoberena bueltatxo bat ematea dela. Han Itsaso izeneko arduradunak kaixo! esango dizue eta kaso ere egingo dizue. Oso garrantzitsua: jakin ezazue gustura jasoko dugula irakurri duzuen azken liburuari buruzko zuen iritzia. Dakizuen bezala, idaztea hastea da, lerrotxo bat hasieran, gero bi eta, gero, jarraitu nahi duenak jarrai dezala. Bi lerrotxokin gustura gelditzen dena, listo. Liburutegi honek ez dizue gehiago eskatuko. Ah!!!!! Ahaztu gabe! Zuen gustuko liburuen berri jakitea ere interesatzen zaigu. Besterik gabe, agur bero batez agurtzen zaituzte Alkizako liburutegiak
ZERBITZARIA
|
TELEFONOA
|
| Udaletxea |
943 69 02 35
|
| Anoetako mediku kontsulta |
943 65 23 39 |
| Anoetako farmazia |
943 65 27 07 |
| Gurdi kooperatiba |
943 65 58 80 |
| Eskola |
943-693731
|
Tolosaldeko Hitza
|
943 65 56 95 |
| Tolomendi |
943655097 |
| Tolosaldea Bus |
943 65 06 21 - 619 723 819
|
| Aiztondo Zerbitzu Sozialak |
943 69 39 30
|
| Aketegi Pentsuak |
943 654 277 |
Errotatxo Okindegia
|
943 655 492
|
Alkizako Hiri Antolaketako Arauak
Alkizako hiri antolaketako arauen aldaketa, UEU 1 Peru, UEU 2 Maiton, UEU 3 Maitegi, UEU 10 Migelena, e.a.ei dagokiena
Mapa topografikoa 3 € tan salgai:
- 3 tabernetan eta udaletxean
Berrabildutako baserria. Garaiko altzariak ditu eta ondare historiko izendatu da. Komuna duten 4 logela bikoitz eta 2 komunik gabekoak. Ostalarientzat egongela.