GAIA: ERNIO GATZUME "kontserbazio Bereziko Eremua"ri lotutako babes neurrien dokumentua eta "LIFE + Biodibertsitatea eta pago motzak" proiektuaren aurkezpena.
Nork : Udaletxeko arduradunak eta Gipuzkoako Foru Aldundia
Nor: Herritar guztiak
Eguna: 2010 maiatzak 14, ostirala
Ordua : 21.00 tan
Lekua: Kultur Etxea
DATORREN ASTEARTEAN, 2010eko MAIAZAREN 4an, GAUEKO 20.30 ORDUETAN
ALKIZAKO UDALETXEKO PLENO ARETOAN EGINGO DEN OHIKO PLENORA
AZAL DAITEZEN HONAKO DEIALDIA LUZATZEN DIET HERRITAR GUZTIEI
Bertan, besteak beste, ondoren zehazten diren gaiak aztertuko dira:
1. Aurreko bilkuretako akten onespena.
· 2010ko martxoaren 30ean egindako ohiko bilkuraren akta.
2. Alkatetza ebazpenen berri ematea.
3. Fakturak eta ordainketak.
4. Etxaun baserriaren teilatua konpontzeko obra baimena eskaera, J.C.I. Jaunak eginina.
5. J.R.A. Jaunak aurkezturiko dokumentazioaren azterketa, hala badagokio.
6. Diruzaintzaren ordezkoaren izendapena, hala bada.
7. P.S.E. Jaunak eginiko eskaeraren onespena, hala badagokio.
8. C.C.P andreak eginiko eskaeraren onespena, hala badagokio.
9. Euskal Autonomia erkidegoko Tokiko iraunkortasunerako konpromisoari
adierazitako atxikimendua onestea: Udalsarea 21 iraunkortasunerako Euskal
Udalerrien sarea finkatzeko, hala badagokio.
10. 2009 ekitaldiko udal aurrekontu orokorraren likidazioaren berri ematea.
11. 2010 ekitaldirako udal aurrekontuaren espedientearen haserako onespena, hala bada.
12. Beste batzuk.
13. Erregu, galdera eta mozioak.
Irteera
Eguna: maiatzaren 8a,larunbata.
Ordua : Larraulen, goizeko 6:30etan
Alkizan, goizeko 6:45 etan
Zizurkil Goian, goizeko 6:50
Adunan, goizeko 7:00etan
Prezioa: 26Î/ gutzienez 30 pertsonekin antolatuko da.
Peria honetan denetatik aurkitu dezakezu:
v Nazioarteko pabiloia. Munduko 40herrietako azoka,denetatik aurkituko duzue
v Ibilgailu pabiloia: lur orotako ibilgailuak,4x4, jeep, karabanak eta bar.
v Nekazaritza aretoa: aukera askotako ganadu eta Aquitaniako beste produktu asko
Beste areto gehiago izango dira.
Informazio gehiago Aiztondo Zerbitzuen Mankomunitateko bulegoetan izango dugu. Telefono honetan943693930.
ORDAINKETA ETA FITXA BETETZEARENA: Aiztondoko bulegoetan
Apuntatzerakoan N.A.N zenbakia eman behar da sarrerak pertsonalak direlako.
Izena emateko epea: maiatzaren 2a
San Isidro eguna dela eta urtero bezela afaria antolatu du Alkizako Udalak. Bertan parte hartzeko baldintza hauek bete behar dira. Alkizan erroldatua egotea, baserri bezela ezagutzen diren etxeetan bizitzea (bakoitzatik bi pertsona etorri daitezke). Beste edonork etorri nahi izan ezkero guztia ordainduta etorri ahal izango du.
Afaria
Eguna: Maiatzaren 15 a , larunbata
Ordua: Gaueko 9 tan
Lekua: Ostatu Jatetxea
Prezioa: 15 €
Guztia ordaindu behar duenak 30 €
Izena emateko epea maiatzaren 12 a bitarte.
Hauek dira apirilean zehar urteak betetzen dituzten alkizarrak:
Jose Aierbe 13an, Maria Aierbe 13an, Josefina Urdampilleta 9an, Kontxi Saralegi 26an, Mª Dolores Arsuaga 11an, Arantza Diaz de Illarraza 18an, Pedro Aristegi 7an, Kepa Fernandez de Larrinoa 16an, Pascual Olarra 15ean, Jose Manuel Otegi 10ean, Jesus Mª Sorarrain 14ean, Julia Salaberria 2an, Jon Umerez 4ean, Gurutze Elolsa 27an, Jorge Aramburu 4an, Mª Luisa Otegi 16ean, Jose Mª Tolosa 2an, Jesus Mª Zubiaurre 1ean, Juan Luis Mendizabal 5ean, Argia Barea 19an, Aitor eta Jon Roteta 18an, Ainhoa Iruretagoiena 3an, Beñat Etxebeste 26an, Julen Sorarrain 19an, Telmo Goenaga 16an, Lide Aranzabe 23an, Axier Ugartemendia 5ean, Ane Arocena 4ean, Aiora Oteiza 17an, Nahia Goenaga 23an, Irati Chapartegui 25ean, Laiene Oteiza 22an, Enara Iruretagoiena 12an.
Oraintxe jakin berri dugu Felix Olarra, Belaka etxekoa gaixotasun luze baten ondoren. Gure doluminak sendiari.
Joan den Igandean apirilak 4, Arhane Gabirondo jaio zen. Arhane, Katalandegi-berriko Xabier eta Ainhoaren lehenengo haurra da. Zorionak sendi guztiari alkizarren partetik.
Joan den asteartean martxoak 30, Hilario Noenlle "Orlando" edo "Kabela" bezala ezagunagoa zena hil zen, buruko derrame baten ondorioz, 74 urte zituen eta Don Juanena etxean bizi zen. Hileta elizkizunak asteazkenean martxoak 31, arratsaldeko 6 retan San Martin de Tourseko parroki elizan egin ziren. Doluminik beroenak sendiari bereziki bere lagun Mª Carmeni.