ERNIOPE

  Igande goizez, Erniope ehiztari elkarteko, ehiza txikia txakurrarekin txapelketa jokatu zen 6 partaide izan ziren eta sailkapena honela geratu zen:
1. Aitor Roteta
2. Jon Gorriti
3. Iker  Urruzola
4. Xabier Urruzola

Laurak   zonako txapelketarako sailkatu dira.

Eguerdian, Aiztondoko Klasikoa pasa zen ordu bat`erdi aldera, Asteasun bukatzen zen eta Kaja Ruraleko De la Partek irabazi zuen.

ERNIOPE

  Igande goizez, Erniope ehiztari elkarteko, ehiza txikia txakurrarekin txapelketa jokatu zen 6 partaide izan ziren eta sailkapena honela geratu zen:
1. Aitor Roteta
2. Jon Gorriti
3. Iker  Urruzola
4. Xabier Urruzola

Laurak   zonako txapelketarako sailkatu dira.

Eguerdian, Aiztondoko Klasikoa pasa zen ordu bat`erdi aldera, Asteasun bukatzen zen eta Kaja Ruraleko De la Partek irabazi zuen.

GANADUAK ERREPIDEAN

   Joan den astean, bizpahiru egunetan, zezen bat eta bi behi errepidean solte ibili dira hainbat kotxezaleen sustotarako, ez da ezer gertatu, baina... animalien jabeei eskatuko genieke kontu pixka bat edukitzeko zerbait larria gerta ez dadin.

   Putreek ere, bereak eta bi egiten jarraitzen dute, artzain eta baserritarrei haserrerako, asko ugaldu dira aspaldi honetan eta goseak daude. Ez dago inolako neurririk hori konpontzeko?

EMAKUMEEN EGUNA

 Martxoak 6, larunbata, emakumeen eguna ospatu zuten afari batekin Ostatu jatetxean 40 bat emakume elkartu ziren. Musika eta dantzarekin bukatu zuten.

FRONTENIS MASTERS TXAPELKETA

         Hasia da frontenis txapelketa, giro ederrarekin eta partidu entretenigarriekin hasi ere, 12 bikote mutiletan eta 9 nesketan aurkeztu dira, jarrai dezatela animo horrekin.

Alkizako amona joan zaigu

Joan den asteartean otsailak 23, joan zitzaigun Etxabe baserriko Benita Saralegi Eizmendi amona, bera zen herriko zaharrena, 99urte zituen, apirilaren 2an beteko zituen 100urte. Gure doluminak sendi osoari.

ALKIZAKO JAIAK

     Alkizako Jai Bartzordeak bilera antolatu du datorren ostiralean, martxoak 5, gaueko 10:00etan Kultur-Etxeko bideo gelan, herriko jaiak antolatzen hasteko asmoarekin. Herritar guztiok gonbidatuta zaudete. Elkar ikusiko dugulakoan, ostirala arte .

MARTXOKO URTEBETETZEAK

URTEBETETZEAK MARTXOAN
Hauek dira martxoan zehar urteak beteko dituzten Alkizarrak:
Antonio Eizmendi 28an, Pedro  Urruzola 1n, Juan Mª Ayerbe 9an, Raimundo Gabirondo 15ean, Jose Ignacio Mugica 11n, Juan Martin Gorostidi 4ean, Jose Mendizabal 8an, Florentino Iraola 12an, Tomas Urruzola 26an, Maria Felisa Zuriarrain 1n, Juan Francisco Usandizaga 4a, Joakina Elorza 16an, Jose Mª Aranzabe 17an, Jose Angel Gabarain 23an, Juan Gorostidi 16an, Adoración Pascual 20an, Angel Aranburu 5an, Jose Vicente Herrador 10ean, Miguel Jose Saizar 14ean, Jose Javier  Goikoetxea 2an, Aitzol Zubiria 2an, Francisco Ropero 27an, Mª Lurdes Iruretagoienea 22an, Lidia Ubillos 20ean,Olatz Mateos 22an, Maite Iruretagoiena 30ean, Garbiñe Arbizu 8an, Nagore Arizeta 31an, Josune Gabirondo 30ean, Eneko Sorarrain 27an, Yerai German 1n, Naroa Gorostidi 23an, Eneko Zubiaurre 2an, Gerezi Jauregi 9an, Aitzol Iturrioz 22an.
                                                 ZORIONAK DENOI  !!!!

Oilategitik

Erabiltzailearen login-a