LURSAILEN EROSKETA

 

 

LUR SAILAK ALKIZAKO UDALAREN IZENEAN EROSI AHAL IZATEKO DIRULAGUNTZAK ESKATZEKO PROIEKTUA

 Herrikideok,

 Azken hilabete hauetan Ernio-Gazume Babes Bereziko Eremua eta LIFE proiektua direla eta , Alkizako mendi eta basoetaz dexente hitz egin dugu, behin eta berriz bilduaz  herritarrak, lurjabeak, udala eta beste erakundeetako ordezkariak.

 Ernio-Gazume Babes Bereziko Eremua garatuko duen dekretua finkatzeko eta onartzeko prozesua aurrera doa parte hartu zenutenak dakizuen eran. Herriko lurrak erosteko asmoa zuen LIFE proiektua ordea ez zuen lurjabeen onespenik jaso eta bertan behera geratu da Alkizari dagokion aldetik behintzat.

 Dena dela, azken proiektu horren harira lurjabeekin egin ziren bileretan askotan agertu zen planteamendua izan zen lurrak Diputazioaren ordez herriko udalak erosiko balitu agian harrera hobea izan zezakeela proposamenak.

Udaletxetik erronka horri helduko geniola hitz eman genuen eta hasi gara lurrak udalaren izenean erosteko egon daitezkeen dirulaguntzak arakatzen. Lehenengo saioa egiteko irailean proiektu bat aurkeztu beharko genuke eta horretarako ezer baino lehen jakin behar dugu ea zein lurjabe egon daiteken interesatuta, baldintza hauetan eta ahal bada Diputazioak eskaini zuen baino salneurri hobean, beraien lurrak herriari saltzeko.

Hauxe egiteko abuztuan eta irailaren hasieran udalaren izenean bi tekniko (Alaitz edo J. Aizpurua) lurjabeei deituko diete beraien asmoen berri jakiteko.

Ohar honekin, horren berri eman nahi dizuegu eta harrera ona egin diezaiezuen eskatu.

 Alkizan, 2010ko uztailaren 27

Oilategitik

Erabiltzailearen login-a