Legezko Oharra

Web Atariak eskeinitako informazio guztia argia, ulergarria, zehatza, zuzena eta eskaturiko informazioarekin bat datorrena izango da.
Alkizako Udalak akatsak ekiditeko, eta ematen badira, hauek lehenbailehen zuzendu ala eguneratzeko, beharrezko ahaleginak garatzen saiatuko da, nahiz eta akatsik ez dagoenik edota informazioaren edukina etengabeki eguneraturik dagoenik ezin duen ziurtatu.

Alkizako Udalak, edozein unetan eta aldez aurretik abisatu gabe, Web Atarian jasotako informazioa edo Web Atariaren konfigurazio edo aurkezpena aldatu edota eguneratu ahal izango du.

Web Atarirako sarrera eta bertan jasotako informazioaren erabilpenaren erantzunkizuna erabiltzailearena berarena izango da bakarrik. Alkizako Udalak ez du erantzunkizunik izango Atarian sartzeak ala informazioaren erabilpenak sor dezakeen inolako ondorio ala kaltetan, bere eskumenen erabilera zehatzetan jarraitu behar dituen legezko xedapenak ezartzearen ondorioak diren ekintza guztietan izan ezik.

Atariaren bitartez eskainitako informazioak izaera orientagarria besterik ez du eta inolaz ere ez da lotesle izango prozedura administratiboen erabakietan, azken hauek beraientzat apliakgarri diren arauen pean mantenduko direlarik.
Erabiltzaileak Atariaren erabilera egokia egitearen eta legez kanpoko edo fede onaren eta legearen aurkako ekintzen pean ez erortzearen (izaera adierazgarriz besterik ez eta ez zehatzez) konspromisoa hartzen du. Era berean, Alkizako Udalaren, bere hornitzaileen edo beste edonoren sistema fisiko eta logikoengan kalterik ez sortzearen konpromisoa ere hartzen du erabiltzaileak, bai eta sarean birus informatikoak edota aurretik adierazitako kalteak sor ditzaken bestelako edozein sistema fisiko edo logikorik ez sartu edo zabaltzearena ere, ohorea, intimitate pertsonala edo sendiarena edota beste edonoren irudi publikoa kaltetu ala hautsi dezaketen edo moraltasunaren aurka erasotzen duten bestelakoak ahaztu gabe, beti ere erabiltzaileak Udalaren arduradunak edozein erantzunkizun judizial edo extrajudizialengandik guztiz libre utziz.

Estekak eta “Cookie”-ak

Alkizako Udalak ez du inolako erantzunkizunik hartzen web orrian agertu litezkeen kanpoko estekei dagozkienez, haiengan inolako kontrolik ez baitu. Honen ondorioz, erabiltzailea bere arduraz sartzen da esteka horien edukinetan eta hauek zuzentzen dituzten erabilera baldintzetan.
Atariak “cookie”-ak erabiltzen ditu. “Cookie”-ak erabiltzailearen ordenagailuan gordetzen diren fitxategi fisiko informaziodunak dira eta erabiltzaileari Atarian zeharreko nabigazioa errezteko erabilzen dira. Edozein kasutan, erabiltzaileak bere nabigazio programa artxibo hauen instalazioa galerazteko konfiguratu dezake.

Jabetza intelektuala eta industriala

Web orri honetako edukin guztiak, testuak, grafikoak, irudiak, beren diseinua eta edukinei egokitu lekizkiekeen jabetza intelektualaren eskubideak izaera mugatzailerik gabe barne hartuz, bai eta marka guztiak, izen komertzialak edo bestelako zeinu ezberdintzaileak, Alkizako Udalaren edo bere legezko jabeen jabetza dira, haien gaineko eskubide guztiak erresbaturik daudelarik.
Edukinen edozein erreprodukzio ekintza debekaturik dago, osotasunean ala zatitan, edozein eratan ala edozein bitarteko erabiliz, bai mekanikoa, elektronikoa, reprografikoa edo delakoa dela. Edozein difusio, komunikazio publiko ala distribuzio ekintza ere debekaturik dago, Alkizako Udalaren edo bere legezko jabeen idatzizko baimenik gabe.
Alkizako Udalak ez du erantzunkizunik izango erabiltzaileek burutu lezaketen edukinen erabileraren ondorioz sor litezkeen kalteei dagozkienez edo haiek burutu lezaketen legearen aurkako edozein ekintzari dagokionez.

Adin Txikikoak

Adin txikikoek ikuskatzen dituzten edukin zehatzen eta zerbitzuen determinazioaren erantzunkizun osoa haien ardura duten helduei dagokie. Internet-en bidez adin txikikoentzat egokiak izan ez daitezkeen edukinak haien esku daudenez, erabiltzaileei jakin arazten diegu badaudela mekanismoak, zehazki blokeo eta iragazki programak, ikuskatu daitezkeen edukin hauek mugatzeko eta, hutsik gabekoak ez diren arren, oso erabilgarriak dira adin txikikoen esku dauden materialak kontrolatu eta murrizteko.
Datu pertsonalen babesa
Alkizako Udalak datu pertsonalak babesten ditu Datuen Babeserako Lege Organikoak eta Segurtasun Neurrien Arautegiak ezarritakoaren arabera. Alkizako Udalak burutzen duen datu pertsonalen babesari buruzko informazioa Pribatutasun Politika atalean jasotzen da. Alkizako Udalak datu pertsonalen babeserako exijitutako segurtasun mailak hartu ditu. Dena dela, Internet-en segurtasun neurriak erabatekoak ez direnaz jabetu behar du erabiltzaileak.

Lege aplikagarriak

Legezko Ohar hau Legedi Espainarrak arautua da bere osotasunean.

Oilategitik

Erabiltzailearen login-a