Baserri eta Etxeak
Aldapa Bailara
Aldapan mendiko baldintzak errepikatzen dira, goibeheak lauagoak eta ez halako haundiak badira ere. lrispidea Larrauldik egiten da, hilerrirako errepideak jarraiki. Baserri aipagarrien artean bi hautatu ditugu: Urruzola, sarrera atea harlanduzko arku zorrotzekoa duena eta Arpide, tradiziozko eraikuntzadelako.
Azaldegi Bailara
Auzo hau osatzen duten baserriak Asteasuko aranera jaisten den errepidearen inguruetan banatzen dira. Azaldegi Etxeberrik, Garmendik, Etxesagastik eta Apaiztegik arkitektur-ezaugarri adierazgarriak gorde dituzte. Lehenengoan, Azaldegi Etxeberrin arku beheratua fatxada nagusian. Garmendin harlanduzko lana ikaragarria da eta Etxesagastin sarrerako arkua da nabarmenena; Apaiztegi da multzo honetako eraikuntzarik bikainena, harlandu ikusgarria fatxadan eta tailaturiko egurrezko izanik.
Sakamidra Bailara
Halako izen arranditsuko eremu honetan Zumitza eta Aginaga armarridun etxeak biltzen dira. Lehenengoan nabarmen da estalkiaren erdiko zutabean tailaturiko giza irudi bat. Aginagan berriz, erdi-puntuko arkuak dira adierazgarrienak, bertan sarrera-ateak zabaltzen direla.
Ernio Bailara
lzena ematen dion mendi-taldearen saihespean kokatzen da. Bertarako sarrera Leteko multzoan sortzen den bazterbide batean zehar egiten da. Aritzeta Goikoa baserriraino jarraitzen du. Bide honen alboetan interesgarriak diren hainbat baserri lekutzen dira, Antzaberre eta Aritzeta Erdi esaterako. Azken honek, fatxadak edertzeko erabiltzen diren egur-tailaturiko piezak agerian ditu. lnguruko paisaia, bertako zuhaizti, kararrizko gailurreria eta ur-jauziz osaturikoa, gogoan izatekoa da.

