Albisteak

Bilera gurasoekin

 

Alkiza, 2010ko maiatzaren 10a

 

Guraso hori:

Idatzi honen bitartez, 2010ko maiatzaren 17an, arratsaldeko 17:30etan  egingo den bilerara gonbidatzen zaitugu.

                  Bilera honetan, ondorengo gai zerrenda aztertuko litzateke:

·        Udaleku Irekiak

Zuen zain geratzen gara,

 

 

Begiraleen premia

Udaleku irekietarako begiraleak aukeratzeko deialdia.
Aiztondo Zerbitzuen Mankomunitateak, ekainak 28tik uztailak 23 bitartean burutuko den udaleku irekietarako begiraleen hautaketa deialdia egiten du.
Baldintzak ondorengoak dira:
  • Alkiza, Aduna eta Larraulen erroldatuta egotea
  • 18 urte beteak izatea edo 2010.urtean betetzea
  • Euskara ondo menderatzea
  • Azterketa teorikoa egitea
Hautaketa prozesuan baloratuko dira:
  • Denbora libreko begirale edo/eta zuzendari titulua
  • Heziketarekin zerikusia duten ikasketa, ikastaro, monografiko...
  • Esperientzia antzeko lanetan
  • Langabetu edo ikaslea izatea
Izena emateko epea: maiatzaren 21a
Azterketa eguna eta lekua maiatzaren 25a Aiztondoko bulegoetan(muñoa, kalea 36behea. Zizurkil) arratsaldeko 20:00etan
Informazio gehiagorako Tlf.: 943693930 goizez.

Aiztondo XIII. pilota txapelketa

Larraulen izan ziren Aiztondo XIII pilotako finaletan Alkizako Aitor Sorarrain  eta Mattin Gorostidi txapeldun gelditu ziren 16-05 emaitzarekin bere partidua irabaziz.

Jubilatuen eguna

Aiztondo Zerbitzuen Mankomunitateko III. Jubilatuen eguna ospatuko da maiatzaren 23an, aurten Larraulen egingo da.Azken urteotako ohiturari jarraituz
Toka txapelketa eta bazkaria izango dituzte.Egun ona pasa dezatela!!!

Ernioko martxa

Maiatzaren 9an, igandea, Ernioko VII. martxa ospatu zen. Bidegoiandik atera eta bertara bueltatu behar zuten. Goizeko 6:00etan atera ziren ibilaldi luzekoak eta 8:00etan motzekoak. Alkizan 10:00ak inguruan pasa ziren lehenengoak eta 13:00aldera azkenak. Hirurehundik gora parte hartzaileak izan ziren, eta giro ona izan zuten.

AITAREN EGUNA

Joan den larunbatean martxoak 20, aitaren eguna ospatu zuten Alkizako gizonezko talde batek, Adunako Aburuza sagardotegian izan zuten afaria eta  ondoren, Elizegi tabernan mus txapelketa egin zuten. Katala eta Iker Altuna suertatu ziren txapeldun, Tomas eta Ibonen aurkako finalean. Giro onean eta alai bukatu zuten ospakizuna goizaldeko orduetan.

LUR JABEAK

Lur jabe ugari azaldu zen, Udalak Ernio inguruko LICari buruzko informazioa eskaintzeko antolatu zen bilerara, guztiak oso interesatuta geratu ziren eta ondoren izango diren bileratara joateko asmoa azaldu zuten zenbaitzuk.

Alaitz Aranzabe

Joan den igandean martxoak 14, EITBk jai arratsaldetan eskaintzen dituen pilota partiduetako emaitzaren asmatzailea( zozketa egiten da), Alaitz Aranzabe Saralegi izan zen. Beronek, lauzpabost aldiz suertatu da 400,00€ko sari honen irabazlea. Gure zorionik beroena ematen dizkiogu eta jarrai dezala honelaxe.
Syndicate content

Oilategitik

Erabiltzailearen login-a